Transaktinido

Elementu transaktinidoen kokapena taula periodikoan.

Kimikan, elementu transaktinidoak edo elementu superpisutsuak elementu kimiko jakin batzuk dira, zeintzuen zenbaki atomikoa aktinido pisutsuenarena (lawrentzioa, Z = 103) baino altuagoa den. Elementu hauek aldi berean transuranikoak dira, hau da, uranioaren zenbaki atomikoa (Z = 92) baino altuagoa dute.[1]

Glenn T. Seaborgek proposatu zuen lehen aldiz aktinido kontzeptu eta hari esker dago gaur egun onartua kimikarien artean. Horretaz gain, transaktinido seriea ere proposatu zuen, zeina 104 eta 121 zenbaki atomikoen arteko elementuek osatu beharko luketen haren arabera. Gainera, superaktinidoen seriea ere proposatu zuen, zeina 122. elementutik hasi eta 153. elementura bitartekoek osatu beharko luketen (nahiz eta azken lanek adierazi duten multzo horri amaiera 157. elementuak eman beharko liokeela). Beste hainbat lanen artean, serie horiek proposatu zituenez gaur egun seaborgio elementu transaktinidoak izena Seaborg kimikariari zor dio.[2]

Gaur arte, elementu superpisutsuak soilik laborategietan sintetizatuz lortu dira. Izan ere, elementu superpisutsuak erradioaktiboak dira. Elementu mota horietako bakar bat ere ez da lortu maila makroskopikoan sintetizatzea. Elementu superpisutsuek haren aurkikuntzari loturik egon diren fisikari eta kimikarien edo haren aurkikuntza lekuaren izena jasotzen dute. IUPACen arabera, elementu kimiko bat existitzen da baldin eta 10-14 segundoko tartean egonkor iraunarazi bada, izan ere, denbora hori behar du atomoaren nukleoak bere inguruan elektroi hodeia eratzeko.

  1. RECOMMENDATIONS FOR THE NAMINGOF ELEMENTS OF ATOMIC NUMBERSGREATER THAN 100. IUPAC.
  2. «Names and symbols of transfermium elements (IUPAC Recommendations 1997)» Pure and Applied Chemistry 69 (12): 2471–2474. 1997-01-01  doi:10.1351/pac199769122471. ISSN 1365-3075. (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search